Atzo gauez izan zen erasoa, 22:20 bueltan. Emakume batek Ertzaintzara deitu zuen bere bikotekideak jo egin zuela salatzeko. Buruan kolpe bat eman zion, eta belarritik odoletan geratu zen. Ertzainak agertu, eta etxean bertan atxilotu zuten gizona.
Anbulantzia bati deitu zioten ertzainek, emakumeari laguntzeko asmoz. Azkenean, anbulategira eraman zuten, eta zauriak ez zirudien larria, Ertzaintzako iturrien arabera.
Mobilizazioaren ondorioz, Zinegoak emanaldia bertan behera geratuko da.