Eguaztenean jaioko da talde hori, Leire Etxezarragak dinamizatuko duen aurkezpen batean. 17:30ean, Amazona: ¿Se puede ser madre y ser libre? dokumentala eskainiko dute, eta proiekzio horren ostean hasiko dira taldeaz berbetan, Txanportan.
Emakume musulmanak
Ez da hori izango martxoaren 8aren harira Abadiñon egingo den aurkezpen bakarra. Izan ere, Amalurra izeneko emakume musulmanen elkarteak herritarren aurrean emango du bere berri. Martxoaren 21erako iragarri dute kulturartekotasuna lantzeko asmoz garatuko den ekitaldi hori.
Alde batetik, emakumeengan eragina duen islamofobiaz berba egingo dute, eta bestetik, emakume musulmanen estereotipoez ere bai. Emakume horien ahalduntze prozesuez hausnartzeko aprobetxatuko dute, gainera.
Jaietara begira
Bestalde, aipagarria da San Trokaz jaiei begira parekidetasun ikuspegi batetik lanean hasiko direla. Zergatik berdintasun ikuspegia jaietan? izenburupean, topaketa bat egingo dute martxoaren 19an. Maiatzean ospatuko diren jaietan emakumeen partaidetza sustatzea izango dute helburu horrela.