Urtean zehar putzu septikoak ezartzeko diru laguntzak jasotzeko epea zabaldu du Abadiñoko Udalak; 3.000 euroko eskatu ahalko da putzuko. Horrez gainera, 2017an eginiko garbiketak subentzionatzeko ere egin daiteke eskaera; garbiketaren %50 ordaintzeko, gehienez, izango dira laguntzak.
Iñaki Rekalde Landa garapen, Merkataritza eta Turismoko zinegotziaren berbetan, ez da edozein putzu septiko lagunduko. "Ugerketa osoko putzuek baino ez dute laguntza ekonomikoa, hau da, oxigenoaren eskari biokimikoa %95ean gutxitzea lortzen dutenak".