ELA sindikatuko kideek prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, UrArteko langileak "prekarietate" egoeran daude astelehenetik igander, egunero, 10 ordu baino gehiago lan eginez eta gutxieneko lan osasun neurriak bete gabe. Horrez gain, 2011tik langileei ez zaizkiela soldatak eguneratu jakitera eman dute.
Bestalde, enpresa langileen greba eskubidea ez dela errespetatzen ari adierazi du sindikatuak, "grebalariak beste langile batzuekin ordezkatzen baititu".