Bi hilabeteko tartean gertatutako lan istripuak salatzeko protesta egin dute Garbin

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 22a, 13:43

 Martitzen goizaldean 47 urteko langile batek besoa galdu zuen.

Bi hilabeteko tartean, bi langilek lan istripu larria eduki dute Abadiñoko Garbi fundizioan. Aste honetan esaterako mantenimendu lanetan zebilen 47 urteko langile batek besoa galdu du. Lan istripu horiek salatzeko enpresa-komiteak sei orduko lanuztea deitu du; errelebo bakoitzean bi orduko geldialdiak egiten dabiltza. Gaur egindako kontzentrazioan Javi Cosio enpresa-komiteko arduradunak,  jendea lanera hiltzera ezin dela joan adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!