Erakusleihoak hobetzeko ikastaroa antolatu du Abadiñoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 21a, 16:43

Eskaparatismo jardunaldiak antolatu ditu Abadiñoko Udalak martxorako. Parte hartzea doakoa izango da, eta martxoaren 2ra arte dute dendariek izena emateko aukera. 

Guztira espezialista batzuek gidaturiko lau saio teoriko izango dira. Bertan, teknika ezberdinak irakatsiko zaizkie merkatariei, erakuleihoetako elementuak (argia, formak...) modu erangikorrean erabiltzeko, eta publikoa nola inpaktatu ikasteko. Saioen ostean, negozio jabe bakoitzarekin batzarrak egin ahalko dira. 

Iñaki Rekalde Landa garapen, Merkataritza eta Turismoko zinegotziaren berbetan, positiboa izango da ikastaro hau dendarietntzako, hori dela eta, parte hartzera animatu nahi izan ditu. "Ikastaroan emango diren argibideei esker, dendak erakargarriagoak izango dira, bezeroak erakarriko dira eta salmentak handituko dira".

Jardunaldiak martxoaren 5ean, 12an, 19an eta 26an egingo dira, 14:00etatik 16:15eara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!