Lanuzteak Garbi fundizioan bart goizaldeko lan istripua salatzeko

Anboto 2018ko ots. 20a, 17:22

Lanuzteak eguenean egingo dituzte, otsailaren 22an. Bi hilabeteko tartean, bi langilek lan istripu larria eduki dute Abadiñoko Garbi fundizioan. Istripu gehiagorik ez egotea eskatuko dute langileek lanuzteekin eta elkarretaratzearekin.

Enpresa-komiteak lau orduko lanuztea deitu du 04:00-06:00 eta 12:00-14:00 bitartean. Horrez gainera,  12:00etan bi orduko kontzentrazioa egingo da goizaldeko istripua salatzeko. 

Mantenimendu lanetan zebilela istripua eduki du bart goizaldean 47 urteko langile batek. Ondorioz, besoa galdu du.

LAB sindikatuak, bestalde, enpresan segurtasun neurriak ez direla betetzen salatu du ohar baten bidez. "Ordezkaritza sindikalak Lan Ikuskaritzan eta Gizarte Segurantzan salatu du enpresan ez direla enpresan ez direla segurtasun neurriak betetzen". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!