Sindikatuak salatu du fundizioan lan eta segurtasun baldintza "guztiz prekarioak" daudela. Aurretiaz segurtasun baldintzak hobetzea exijitzen ibili direla ohartarazi du LABek, eta gaurkoaren ostean enpresaren aurka egin du. "Euren betebeharra egingo balute, ziurrenik gaur ez genuke lankide bat larriki zauritua eta mutilatua izango", esan dute gogortasunez.