Carlos Mediavillak irabazi du San Blasetako argazki lehiaketa

Aritz Maldonado 2018ko ots. 20a, 15:16

Saria irabazten duen bigarren biderra du Mediavillak. 2011ean irabazi zuen lehenbizikoz. 39 lan aurkeztu dituzte 23 argazkilarik. 

Eguerdian egin zuen argazki irabazlea Mediavilla urretxuarrak. "Gustatu zitzaidan nola zegoen txahal txikia amaren hanka artean, eta une hartako argia. Baina ez zen izan argazki erraza. Jende asko zebilen inguruan eta saihestu beharra neukan".

Bigarren saria Carlos de Cos Azconak irabazi du; "herriko argazki onenaren saria" Ignacio Conde Martinek irabazi du. Bederatzi abadiñarrek eta zortzi durangarrek parte hartu dute lehiaketan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!