Burduntziko bildots txapelketagaz amaituko dituzte San Blas jaiak

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 17a, 10:22

Ohiturari eutsiz, San Blas jaiei Burduntziko bildots txapelketarekin emango diote amaiera. Eguraldia lagun ez duten arren, goizean goizetik hainbat herritar bildotsa egiten ari dira. 14:00etan, berriz, bildots bazkarian bilduko dira probalekuan eta ekitaldi honekin 2018ko San Blas jaietako egitarauari amaiera emango diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!