Domekan elkarretaratzea egingo dute Abadiñon gertatuko erasoa salatzeko

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 16a, 19:00

Domekan, otsailak 18, 12:45ean egingo dute elkarretaratzea Matienan. 

Atzo gauean, 22:00ak aldera, gertatu zen erasoa Muntsaratz auzoan. Emakumeak erasoa salatu eta ertzainak agertu ziren euren etxean. Biekin berba egin ostean, gizona atxilotu zutela konfirmatu du Ertzaintzak, genero indarkeria kasu lez ulertuta. 

Abadiñoko Udalak erasoa gaitsetzi du eta herritarrei dei egin die domekan, 12:45ean, Matienan egingo duten elkarretaratzearekin bat egiteko. Bestalde, emakume erasotuari babes osoa eta udalak eskura dituen baliabide guztiak eskeini dizkio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!