Emaztea jotzea egotzita gizon bat atxilotu dute Abadiñon

Markel Onaindia 2018ko ots. 16a, 12:00
Abenduan, eraso sexista bat salatzeko elkarretaratzea Traña-Matienan.

Atzo gauean, 22:00ak aldera, gertatu zen erasoa Muntsaratz auzoan. Emakumeak erasoa salatu eta ertzainak agertu ziren euren etxean. Biekin berba egin ostean, gizona atxilotu zutela konfirmatu du Ertzaintzak, genero indarkeria kasu lez ulertuta. 

Abadiñon, 2017ko abenduan salatu zen azkeneko eraso sexista, kasu horretan Traña-Matienan.

Horrelako eraso sexista bat sufrituz gero, 016 da instituzioek laguntzarako ipinitako telefono zuzena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!