Kartel lehiaketa martxoaren 8a iragartzeko

Aritz Maldonado 2018ko ots. 6a, 13:34

Iazko kartel irabazlea.

Hiru sari ezberdin egongo dira: Kartel onenari, herriko egile onenari, eta 2000-2005 bitartean jaiotako egile onenari. Lanak, otsailaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira. 

Beste urte batez, martxoaren 8ko ekitaldiak iragartzeko kartela lehiaketa bidez aukeratuko da. Janire Moreno berdintasun arloko zinegotziak adierazi duenaren arabera, hiru sari banatuko dira. Kartel irabazlearen egileak 300 euro jasoko ditu; beste saririk jaso ez duen herriko egile onenak, berriz, 100 euro. Nobedade gisa, aurten "Gazteak" saria banatuko da, 2000-2005 urteen artean jaiotako gazteak sarituko ditu. "Saria kit feminista bat izango da, ikuspegi feminista jasotzen duten liburu eta bestelakoez osatua" adierazi du zinegotziak. 

Kartelean, "Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna - 8 de marzo Día Internacional de las Mujeres" leloa agertu beharko da. Hilaren 19a aurretik aurkeztu beharko dira Errota kultur etxean edota Udal Mediatekan. Irabazlea otsailaren 22an jakinaraziko da. Horrez gainera, aurkeztutako kartelekin erakusketa bat egingo da martxoan, Errotan bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!