Ziurgabetasuna Hegaz S.A enpresaren etorkizunarekin

Aritz Maldonado 2018ko ots. 1a, 16:49

Azken bi hilabeteetako soldata zor zaie langileei, eta enpresa ixteko aukera, "egon badagoela" adierazi die langileei enpresako ordezkari batek. 

Jaime Intxausti CCOO sindikatuko kidearen berbetan enpresa lan proiekturen bat sartzeko zain zegoen, baina oraindik ez da horrelakorik gertatu. "Bagenekien enpresak arazoak zituela, ez genekien, ordea, hain potoloa zenik".  

CCOO sindikatuak kontzentrazioa deitu du San Blas egunerako; 10:30-11:30 bitartean egingo da elkarretaratzea. Abadiñoko Muntsaratz auzoan dago kokaturik Hegaz enpresa, eta guztira, 35 lagunek egiten dute lan bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!