Jose Antonio Odriozola ibili da txapelketa antolatzeko lanetan eta, bere berbetan, idi gutxiago dagoelako gutxitu da txapelketako parte-hartzea. Hala ere, saioak erakargarriak izango direla uste du. “Iaz jende asko ibili zen, eta aurten ere horrela izango dela uste dugu”, esan du. Horretarako, multzo buru bana jarri dute saioetan. “Iaz ere horrela egin genuen”, gogoratu du. Salbuespena otsailaren 11ko saioa izango da: bertan bik egingo dute tira.