Euskadiko lau txapeldun ditu Fexmack kickboxing klubak

Anboto 2018ko urt. 31a, 08:00

Julen Muñoz —podiumeko gorenean— izan da Euskadiko txapelketa irabazi duen Fexmack klubeko gazteetariko bat.

Neba-arrebak dira urrezko domina horien protagonistak: Alex eta Jazmin Henderson berriztarrak, eta, Eva eta Julen Muñoz abadiñarrak.

Abadiñoko Fexmack klubeko lau gaztek Euskadiko kickboxing-Tatami Sport txapelketa irabazi dute. Bizkaiko Miribillan jokatu zen txapelketa 25 kluben artean eta 1.000 bat ikusleren aurrean. Eva eta Julen Muñoz neba-arreba abadiñarrek bina urrezko domina irabazi zituzten point fighting eta light fighting modalitateetan. Beste txapeldun biek ere neba-arrebak dituzte protagonista: Alex Henderson eta Jazmin Henderson. Laurak ekainean Galizian jokatuko den Espainiako txapelketarako sailkatu ziren.  Bilboko txapelketan Fexmack taldeko Alazne Escabias gazteak ere zilarrezko domina eskuratu zuen point fight modalitatean.

 

Eva Muñoz Fexmack klubeko gaztea ezkerrean:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!