EH Bilduk salatu du lanpostu baterako deialdia "modu ez irekian" egitea

Aritz Maldonado 2018ko urt. 29a, 12:45

Lanpostua jubilazio baten ordezkapena izanik, koalizio abertzalearen ustetan oposaketa bidezkoa izan beharko litzateke ordezkapena. 

Kontabilitate sailari atxikitutako administrari lanpostu bat betetzeko deialdia egin du Abadiñoko Udalak. Deialdia udaletxeko argitarapen taulan soilik egitea salatu du EH Bilduk. "Guk beharrezkoa ikusten dugu era horretako informazioa herritare denei helaraztea" adierazi du oposizioko taldeak. 

Horrez gainera, deialdiari erantzuten dioten partaideekin lan poltsa bat sortzea eskatu du EH Bilduk. Eguaztenean amaituko da izena emateko epea.

Hemen lanpostu deialdirako lotura: http://www.abadiño.org/eu-ES/Izapideak/tablonanuncios/ayuntamiento/Orrialdeak/IRAGARKIA2018011701.aspx

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!