Jose Luis Navarro: "EH Bildu lan gehiago eta demagogia gutxiago egitera gonbidatzen dugu"

Joseba Derteano 2018ko urt. 26a, 18:52

Eneko Etxebarria EAJko zinegotziari liberazioa kentzeko mozioa aurkeztuko du Abadiñoko EH Bilduk. Horren aurrean, Jose Luis Navarro alkateak eta bere Gobernu Taldeak Etxebarria defendatu eta EH Bildu kritikatu dute ohar baten bidez.

EH Bilduk aurkeztutako mozioari "ezetz esaten diogu eta lan gehiago eta demagogia gutxiago egitera gonbidatzen ditugu", adierazi dute. "Harrigarria da hamar urte honetan udal aurrekontuak prestatzeko sekula ekarpen bat ere egin ez dutenek leporatu nahi izatea inori inplikaziorik ez izatea bere lanarekin. Baina ondo ulertzen dugu beren urduritasuna, ze urte eta erdi baino ez da geratzen hurrengo udal hauteskundeetarako eta Bilduk gure herria garatzen laguntzeko egin duen ekarpena hutsaren hurrengoa izan da", gehitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!