Eskoletan matrikulatzeko epea urtarrilaren 29an irekiko da

Aritz Maldonado 2018ko urt. 23a, 15:36

Abadiñoko Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 2018/2019 ikasturtean matrikulatzeko epea datorren astelehenean, hilak 29, hasiko da. 

Interesatuek eskolatik pasa beharko dute, edo telefonoz deitu, datuak eman eta hitzordua eskatzeko. Haur eta Lehen Hezkuntzarako Traña-Matiena (94 681 47 75) eta Zelaieta (94 681 58 31) herri eskoletara joan beharko dira; DBH-rako, ostera, Abadiñoko institutora (94 620 31 88). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!