Argazki lehiaketaren IX. edizioa egingo dute San Blasetan

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 17a, 12:39

Azken urteetan bezala, otsailaren 3an egingo dute argazki lehiaketa hori. San Blas egunean zehar egindako argazkiak aurkeztu beharko dituzte lehiaketan parte hartu gura duten argazkizaleek.

Argazki lehiaketaren bederatzigarren edizioa da aurtengoa, eta otsailaren 9ra arteko epea edukiko dute argazkizaleek euren lanak Errota kultur etxean edo udal mediatekan aurkezteko.

Parte hartzaile bakoitzak bi argazki aurkeztu ahalko ditu gehienez. Sari nagusia 400 eurokoa izango da, bigarren saria 250 eurokoa eta herriko argazki onenaren egileak 150 euro jasoko ditu.

Otsailaren 16an egingo dute lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, 19:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!