Gaur omnium modalitateko Espainiako txapelketa jokatu dute Madrilen. Galapagarreko belodromoan jokatutako Espainiako txapelketan Illart Zuazubiskar txirrindulari abadiñarrak hirugarren postua eskuratu du. Bestalde, Espainiko Kopako bigarren jardunaldia irabaztea lortu du Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak.
Zuazubiskar azken probara arte lehenengo postuan egon da, eta azkenean, brontzezko domina lortu du. "Indartsu egon naizen arren, azken lasterketan nire kontra aritu dira eta azkenean hirugarren postuarekin konformatu behar izan dut", adierazi du abadiñarrak.
Illart Zuazubiskarren taldekideak ere ezin hobeto ibili dira Galapagarren. Irene Usabiagak Espainiako txapelketa irabazi du eta Ana Usabiagak bigarren postua eskuratu du.
Datorren astean, Zuazubiskar Bielorrusian izango da Espainiako selekzioarekin. Bertan, Munduko Kopako lasterketak izango dituzte.