Ziklo-kroseko Espainiako txapelketa jokatu da gaur Legazpin (Gipuzkoan) eta Jon Munitxa laugarren izan da. Abadiñarrak Espainiako dominen borrokak ibiltzea izan du helburu eta azkenean laugarren postuarekin konformatu beharko du.
Munitxak aurreko astean Abadiñon jokatutako lasterketan sasoi betean zegoela erakutsi zuen, eta gaur ere onenen artean ibili da.