Gazteentzat tortilla txapelketa antolatu dute Traña-Matienan

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 9a, 16:52

Zapaturako tortilla txapelketa antolatu du Katalamixon aisialdi taldeak Abadiñoko Udalaren laguntzagaz.

Urtarrilaren 13an tortilla txapelketa egingo dute Traña-Matienan. Arratsaldean hasi eta 20:00etarako tortillak aurkeztu beharko direla jakitera eman dute antolatzaileek.

Txapelketan parte-hartzea nahi duenak hilaren 11ra arte edukiko du denbora izena emateko. Izen-ematea Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!