Euriaren eraginez zirkuitoa guztiz lokaztuta aurkitu dute, gaur goizean, Abadiñoko nazioarteko ziklo-kros proban parte hartu duten txirrindulariek. Era berean, Bizkaiko Txapelketa ere jokatu dute. Euriari eta hotzari aurre eginez, lehia bizia izan da Zelaieta auzoko landetan. Jon Munitxa abadiñarra 23 urtez azpiko mailan bigarren heldu da helmugara. Sailkapen orokorrean berriz, zazpigarren gelditu da. Irabazlea berriz, Felipe Orts (Ginestar Delikia Sports) izan da.
Emakumeetan, Lucia Gonzalez izan da irabazlea, eta bere atzetik Luisa Ibarrola eta Olatz Odriozola sailkatu dira.