Joseba Gorostiza Abadiñoko Muntsaratz Txirrindulari Kirol Klubeko idazkariak azaldu duenez, Felipe Ors, Ismael Esteban, Aitor Hernández, Kevin Suárez, Javier Ruiz de Larrinaga eta Gonzalo Iguanzo txirrindulariek beraien parte-hartzea baieztatu dute. Emakumeetan, Luisa Ibarrola, Lierni Lekuona, Aida Nuño eta Lucía Gonzalezek parte hartuko dute, besteak beste.
Txirrindulariek 09:00etatik aurrera Zelaietako udaletxe atzeko landan hainbat oztopo gainditu beharko dituzte. Nobedade moduan, aurten, bidearen gainetik metalezko zubi bat eraiki dute eta txirrindulariak alde batetik bestera pasatuko dira.
Eneko Etxebarria zinegotziak nazioarteko izaera hartu duen lasterketa honen garrantzia nabarmendu du, eta laguntzaile eta babesleei eskerrak eman dizkie.
09:00etan: 30, 40, 50 eta 60 masterrak
10:00etan: Kadeteak (emakume eta gizon)
11:00etan: Nazioarteko juniorrak
12:00etan: Nazioartekoak (neskak)
13:00etan: Elitekoak, 23 urtez azpikoak