Jon Munitxa Euskadiko 23 urtez azpiko txapelduna ziklo-krosean

Jone Guenetxea 2017ko abe. 31a, 13:04

Jon Munitxa txirrindulariak Euskadiko Txapelketa irabazi zuen, atzo, Izarran. 23 urtez azpiko kategorian garaipena eskuratu zuen abadiñarrak. Aitor Hernandezek eta Olatz Odriozolak irabazi zuten elite mailan. Datorren asteburuan etxean lehiatuko da Munitxa, Zelaietako zelaian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!