Abadiñoko Udalak kontzentraziora deitu du martitzeneko eraso sexista gaitzesteko

Jone Guenetxea 2017ko abe. 28a, 16:00

Artxibo irudia

Abadiñoko Udalak elkarretaratzea egingo du abenduaren 26an gertatutako eraso sexista gaitzesteko. Kontzentrazioa bihar izango da, abenduak 29, 19:00etan Trañabarren kalean (Matiena okindegiaren ondoan). 

Martitzenean, 03:00etan emakume batek 112 SOS Deiakera deitu zuen eraso sexista eta legez kanpoko atxikitzea salatuz. Ondorioz, Ertzaintza etxera bertaratu zen eta bi aldeak entzun eta gero, 46 urteko gizona atxilotuta eraman zuen. Epailearen aurretik pasa eta gero, Basauriko kartzelara eraman zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!