Jon Munitxak garaipena eskuratu du Ametzagan

Maialen Zuazubiskar 2017ko abe. 11a, 10:47

Jon Munitxa abadiñarrak barikuan garaipena eskuratu zuen Ametzagan. 23 urtez azpiko lasterketan Munitxa bizkorrena izan zen, eta sailkapen orokorrean bederatzigarren postuan bukatzea lortu zuen.

Atzo, berriz, Igorren jokatutako lasterketan 23 urtez azpikoetan hirugarren postua eskuratu zuen Eiser-Hirumet taldeko txirrindulariak, eta sailkapen orokorrean 13en bukatu zuen. Ona hemen Martxel Zubiak Igorreko lasterketan grabatutako irudiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!