2018ko egutegia prestatu du Abadiñoko Udalak. Herriko ofizio zaharrei eskaini nahi izan diete aurtengo edizioa, eta horretarako, hamabi lanbide ezberdinen argazkiekin osatu dute egutegia. Zapataginen, baserritarren edota gaztaginen argazkiak atera ditu Kepa Aginako argazkilariak. Ima Zapardiez Gazteria arloko zinegotziaren berbetan, "herriko lanbide zaharrak herritarren oroimenean finkatzea" da helburua.