Juan Martin Elexpuru idazle eta itzultzaileak 'Euskararen aztarnak Sardinian?' galdera planteatzen du bere azken lanean. Ikerketa honetan, Elexpuruk Cagliariko Unibertsitateko irakaslea den Eduardo Blasco Ferrerren hipotesiari eta lanari jarraitzen dio.
Barikuan, Txanporta kultur etxean, bere azken lanaren, ikerketaren nondik norakoak eta emaitzak azalduko ditu Elexpuruk.