Istripua egon da Abadiñon, eta motorzale bat ospitalera eraman behar izan dute

Aritz Maldonado 2017ko aza. 27a, 20:23

Istripua egon da BI-732 errepidean, Abadiñon, eta ondorioz motorzale bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute.

Istripua 19:24ean jazo da, Abadiño eta Durango arteko biribilgunean. Motorzalea erori egin da, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute, "desorientaturik" zegoelako. Motorzalea 40 urteko gizona da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!