Joseba Legarza Urkiolako abadea hil da

Anboto 2017ko aza. 22a, 12:43
Joseba Lejarza erdian meza ematen.

Urkiolako Santutegian 47 urtez egon den Joseba Legarza hil egin da.

Joseba Legarza abadea 86 urte zituela hil da Urkiolako Abade Etxean. Legarzak 47 urte eman ditu Urkiolako Santutegian, eta aste honen buruan Urkiola uztekoa zen. 

Aurreko domekan Lejarzari eta Antonio Madinabeitiari agur omenaldia egin zieten Urkiolan. Bi abadeek beraien azken meza eman zuten. Mezaren ostean hainbeste urtean egindako lana eskertu zieten bazkari batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!