Desjabekuntza tailerra eskainiko dute Abadiñoko gizonezkoentzat

Aritz Maldonado 2017ko aza. 22a, 12:00

Emakumeen Aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren karietara, zenbait ekimen antolatu dituzte Abadiñon.

Azaroaren 25ean bertan, kontzentrazioa egingo dute Trañabarren kalean; 12:00etan hasiko da. Azaroaren 29an, berriz, Bertha Gaztelumendiren Volar dokumentala proiektatuko dute Errota kultur etxean. Emanaldiaren ostean, solasaldia egingo dute dokumentalean lekukotza ematen duten emakumeetako batzuekin.

Aurten, garrantzia eman gura izan diote udaletik kontzientziazioari. Hori dela-eta, desjabekuntzarako klown tailerra antolatu dute adin guztietako mutilentzat. Galtzen ikasi deitzen da tailer berezia, eta Errota kultur etxean egingo da; 10:30-14:00 bitartean izango da. Izen-ematea 24ra arte izango da. Bestalde, Beldur Barik topaketarako autobusa antolatu du Berdintasun Sailak. Eibarren izango da topaketa. Azaroaren 28ra arte eman daiteke izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!