Abadiñoko Udalak ez du lagunduko hainbat gurasok Euskararen Egunerako prestaturiko egitaraua

Aritz Maldonado 2017ko aza. 14a, 17:08

Egun osoko egitaraua antolatu dute Abadiñoko Zelaietako IGEk, Matienako institutuko guraso elkarteak eta Katalamixon aisialdi elkarteak abenduaren 3rako. Kexu agertu dira, udalak ez duelako laguntza ekonomikorik eman programa aurrera atera ahal izateko.

Muntsaratz, Zelaieta eta Matiena zeharkatuko dituen bizikleta martxa batekin emango zaio hasiera egunari. Erakusketa eta tailerrak ere egongo dira. Katalamixon aisialdi elkartea, Zelaietako IGE eta Matienako institutuko guraso elkarteak antolatu dituzte ekimenak, eta udalaren partetik inolako laguntzarik ez jaso izana salatu dute. 

Horrekin batera, postal eta idazlan lehiaketa jarri dute martxan. Lanak azaroaren 27a bitartean entregatu ahalko dira Zelaietako zein Matienako eskoletan ezarritako postontzietan. Sari banaketa abenduaren 3an bertan izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!