Zapatuan hasiko da III.Antzerkiño jaialdia

Aritz Maldonado 2017ko aza. 3a, 11:00

Azaroan zehar lau obra eskainiko dira Errota Kultur Etxean. Lehena, `Hamlet 2.0´, bihar, hilak 4, 20:00etatik aurrera.

Abadiñarrak arte eszenikora hurbiltzeko asmoarekin hasi zen antolatzen Antzerkiño jaialdia duela hiru urte. Azaroaren 26ra bitartean, lau obra eskainiko dira Errotan. Lehena, `Hamlet 2.0´ izango da. Hilaren 11an, berriz, Tela Marinera taldeak `Nunca es tarde si...´ komedia antzeztuko du. Azaroaren 18an zein obra eskainiko den ez dago zehaztuta oraindik. III. Antzerkiño jaialdia Markeliñe taldeak itxiko du, Èuria´obrarekin.

Eneko Etxebarria kultura zinegotziaren arabera, jaialdiak aukera ematen die abadiñarrei "talde handien lanak prezio merkean ikusteko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!