Urriaren 29an Urkiolako Sari Nagusia antolatu du Sekulebedarra kirol taldeak, Abadiñoko Udalaren laguntzagaz. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, mendi martxa 9:30ean irtengo da Urkiolako santutegi ondotik, eta lasterketa 10:15ean.
Urkiolako Parke Naturaletik zehar egingo diren mendi lasterketan eta martxan parte hartu gura dutenek bihar arte dute aukera www.sekulebedarra.com webgunean izena emateko. Bestalde, egunean bertan ere izena eman ahalko dela jakitera eman dute antolatzaileek.