Atzo dantzariekin eta txupinazoarekin hasiera eman zioten urteurren jaiari. Gaur, berriz, 19:30ean, 'El Experimento' bideo emanaldia izango dute eta eguenean pintxo potea. Barikurako, umeentzat txokolatada eta jolasak antolatu dituzte, eta 21:00etan Pelax bakarlariak kontzertua eskainiko du.
Zapatuan, bestalde, azken urteurrenetan bezala, bizikleta martxa egingo dute, 11:00etan, Gaztetxetik irtenda. Ondoren, 14:30ean, bazkaria izango dute eta ostean, jolasak. Gauerako, berriz, kontzertuak antolatu dituzte.
Urteurren egitarauarekin bukatzeko, domekan, Nerea Ariznabarretaren 'Bas herria' antzezlana ikusteko aukera egongo da.