Jon Munitxak ziklokros denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Beasainen

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 23a, 13:50

Lierni Lekuonak ere garaipena eskuratu du emakumezkoen maila goreneko lasterketan. Amaia Murguialdayk, berriz, hirugarren postua lortu du gazte mailan.

Hasi berri den ziklokros denboraldian lehen garaipena eskuratu du Jon Munitxak asteburuan. Abadiñarrak 23 urtez azpiko mailan garaipena eskuratzeaz gain, maila absolutuan bigarren postuan bukatzea lortu zuen Aitor Hernandezen atzetik.

Bestalde, eskualdeko taldeetan dabiltzan Lierni Lekuonak (Bizkaia-Durango) eta Amaia Murguialdayk (CAF Turnkey Engineering) ere lasterketa bikainak osatu zituzten. Lekuonak garaipena eskuratu zuen maila gorenean, eta Murguialdayk, berriz, hirugarren postuan bukatu zuen gazte mailan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!