Abadetxera lekualdatu dituzte Abadiñoko Udalaren hainbat zerbitzu

Itsaso Esteban 2017ko urr. 17a, 15:37
Abadiñoko Udala

Badira hainbat egun Abadiñoko Udaleko bulego teknikoko langileak San Trokaz kaleko 2. zenbakian dagoen abadetxeko kokagune berrian dabiltzala lanean.

Abadetxea udalaren hainbat zerbitzu hartzeko prestatzea izan da Abadiñoko Udalak 2017rako onartutako aurrekontuak jasotzen duen inbertsio nagusia (253.045 euro). Eraikin horretan harrera-gunea, idazkaritza eta artxibategia atondu dituzte, besteak beste.

Bestalde, udaletxean igogailua ipintzeko lanak esleitu ditu Abadiñoko Udalak, eta alkatearen arabera, azaroan ekingo diete lan horiei. Udaletxeko irisgarritasuna hobetu gura dute igogailua ipinita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!