Jonathan Castroviejok denboraldia hirugarren postu bategaz amaitzea lortu du. Movistar taldeko txirrindulariak 49,7 kilometroko ibilbidea burutzeko 1:25:00 eko denbora behar izan zuen.
Jonathan Castroviejok Movistar taldearekin lehiatzen zuen azken lasterketa izan da asteburukoa. Sei urteren ostean, datorren denboraldian, Sky taldean ariko da abadiñon bizi den txirrindularia.
Emakumezkoei dagokienez, Lourdes Oyarbide Bizkaia-Durangoko txirrindulariak hamalaugarren postuan bukatu zuen lasterketa. Oyarbidek ere azken lasterketa izan zuen Bizkaia-Durangorekin. Eginoko txirrindularia datorren denboraldian Movistar taldean ariko da.