Oihana Azkorbebeitiak bosgarren amaitu du Munduko Kopa

Anboto 2017ko urr. 15a, 10:11

Oihana Azkorbebeitia Italian lasterketaren ostean, Laura Sola korrikalari nafarrarekin.

Atzo hamargarren tokian sailkatu zen Kopako azken proban, Italiako Limone Sul Gardan herrian.

Abadiñarrak sailkapen orokorreko podiumean sartzeko aukerekin bidaiatu du Italiara, baina baldintza dezente eman behar ziren horretarako. Azkenean mendi lasterketen Munduko Kopako sailkapen orokorrean bosgarren postuan geratu da atzo 10. tokian amaituta. 29 kilometroko ibilbide gorabeheratsuari aurre egin zioten parte hartzaileek. Emakumeetan Tove Alexanderson izan zen onena. Suediarra akituta heldu zen helmugara. Helmuga zeharkatu eta berehala ondoezik sentitu zen, oxigeno maskarilatxoa jarri zioten eta osasun zentrora eraman zuten. Aurretik, gurpildun aulkian igo zuten podiumera.

Honela geratu da Munduko Kopako sailkapena:

1- Sheila Aviles (Katalunia): 449.5 puntu.

2- Laura Orgue (Katalunia): 416.8 puntu.

3- Ragna Debats (Herbehereak): 401.6 puntu.

4- Hillary Gerardi (AEB): 376 puntu.

5- Oihana Azkorbebeitia (Euskal Herria): 364 puntu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!