"Gauzarik onena, aktoreak oso hurrekoak izan zirela"

Markel Onaindia 2017ko urr. 10a, 13:54

Julio Medem zuzendaria El arbol de la sangre pelikula filmatzen dabil egunotan Abadiñoko baserri batean. Durangon castinga egin zuten, eta horregatik, bertako hainbat lagun dabiltza figurante. Larraitz Zabala iurretarra da euretako bat.

 

Isa Etxebarriagaz ageri da Zabala argazki honetan. Gertu zebilen Luhartz taldeko Rafa Iriondo ere; filmeko eszena ezkontza baten ingurukoa da, eta Iriondok hainbatetan egin duen lana fikziora eraman zuen, akordeoia jota. Atzo eta gaurko programatu dituzte grabaketak. 

Zabalak lehen aldiz parte hartu du filmaketa batean, beste askoren antzera. "Beste esperientzia bat, ona gainera", izan da bere iritziz. "Castingera joan, eta gero oso ahaztuta neukan. Ja ez gintuztela deituko komentatzen geunden, eta kasualitatez, handik ordu erdira deitu zidaten". Zinea barrutik zelakoa den ikusi ahal izan dute. "Zenbat bider egin behar duten eszena bakoitza... Onena, oso hurbilekoak izan zirela akotoreak", esan du Zabalak. Ondo pasatu zuen: "Kristoren barreak bota nituen, figuranteek gauza bat egin behar eta txarto egiten genuelako". Gaur ezingo du grabazioan egon, lan kontuengatik. 

Angela Molina, Josep Maria Pou, Ursula Corbero eta beste hainbat aktore ezagun daude filmeko taldean. Euskaldunak ere bai, Felix Arkarazo durangarra esaterako.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!