Abadiñoko trinkete txapelketa hasiko dute ostiralean

Joseba Derteano 2017ko urr. 5a, 09:19

Aspuruk eta Arabiorrutiak sarritan jokatu izan dute elkarrekin eta txapelketak irabazi izan dituzte.

Arabiourrutia eta Aspuru abadiñarrak ligaxkako lehenengo garaipena lortzen saiatuko dira.

Ostiralean emango zaio hasiera Abadiñoko eskuz binakako trinkete txapelketari. Aurten egitura eraberrituan jokatuko da eta lau bikotek hiruna partidu jokatuko dituzte finalerako txartelaren bila Tornosolo trinketean. Ostiralero izango dira jardunaldiak, 19:00etatik aurrera.

Gipuzkoa zein Bizkaiko lurraldetako lehiaketako, euskal ligako zein GRAVNI-ko txapelduak daude parte hartzaileen artean. Bi bikote bizkaitar eta beste bi gipuzkoar lehian.

Lehenengo jardunaldian partidu bi jokatuko dituzte. Bizkaitarren arteko lehenengoa eta gipuzkoarren artekoa bigarrena. Aitor Arabiourrutia eta Asier Aspuru abadiñarrek Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte izango dituzte kontrario txapelketari hasiera emango dion partiduan. Ostean, Maiz-Landa eta Loitegi-Gurutzealde arituko dira nor baino nor gehiago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!