Gaizka Juaristi: "Arrasaten lortutako garaipenagaz oso pozik nago"

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 3a, 10:31

Lesio luze bat eta gero, asteburuan enduroko lehen lasterketan parte hartu eta garaipena eskuratu du Gaizka Juaristik.

Asteburuan Arrasateko II. Enduro lasterketa antolatu dute, eta bertan, izan da Gaizka Juaristi abadiñarra. Juaristi hankako lesio bat eta gero, Arrasateko lasterketan berragertu zen eta bertan garaipena eskuratu zuen. "Oso pozik nago Arrasaten lortutako garaipenagatik, hala ere, badakit seguraski hau denboraldi honetan parte hartuko dudan lasterketa bakarra izango dela", adierazi du Juaristik. Master 30-40 mailan lortutako garaipenaz gain, sailkapen nagusian lortutako bosgarren postuagaz ere "pozik" dagoela adierazi du Juaristik.

Arrasateko lasterketa "gogorra" izan zela adierazi du abadiñarrak. "Eguraldi txarra zegoen eta lokatzak lasterketa gogortu zuen". Bestalde, antolakuntzak lasterketako tramo bi erakutsi ez zituenez jeitsieretan gutxiago arriskatzera behartuta zeuden txirrindulariak. "Horrek bere arriskua zuen, erorikoak saihesteko, une oro adi joan behar genuen-eta. Hala ere, lasterketa oso polita izan zen".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!