Koalizioak kritikatu du Abadiñoko kiroldegiko tarifak Durangaldeko altuenak dituela, eta hainbat aldiz aldarrikatu dutela udalean egoera horretan jarraitzea ez dela bidezkoa.
"Tarifak berraztertzeko eskaera egin genuen eta gobernu taldeak berriskuspen hori egiteko beharra onartu zuen", dio EH Bilduk komunikabideetara bidali duen oharrean. "Kurtsoa hasi berri da eta oraindik ez dute inolako proposamenik egin tarifa horien jaitsiera egiteko, dirudienez gobernu taldeak ez du jaitsierarik nahi".