Kataluniako prozesua

Kataluniaren aldeko elkartasun batzordea sortzeko batzarra egingo dute Abadiñon

Joseba Derteano 2017ko ira. 22a, 14:51

Eguaztenean Traña-Matienan egindako kontzentrazioko irudia.

Astelehenean izango da, Zelaietako Txanporta kultur etxean.

Abadiñar batzuen ekimenez, herri batzar bat deitu dute astelehenean. Abadiñon Kataluniako herriaren aldeko elkartasun batzordea sortzea da asmoa: Kataluniari babesa eta elkartasuna eskaintzeko, eta Kataluniak bizi duen egoeraren aurrean erantzun bateratua emateko.

Batzarra 19:00etan hasiko da, Txanporta kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!