Azkorbebeitia hirugarren Salomon Ring of Steall lasterketan

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 16a, 17:36

Oihana Azkorbebeitia hirugarren Salomon Ring of Steall proban. Eskoziako Kinlochleven herrian jokatu da mendiko lasterketa hau. Munduko Kopako Sky World Series-eko azkenaurreko proba izan da. 

"Lasterketa gogorra izan da. Penditza handiko igoerak eta jaitsierak izan ditu baina oso polita izan da, aldi berean. Ikaragarri gozatu dut", adierazi du korrikalari abadiñarrak. Gaurko emaitzaren ostean, Azkorbebeitia laugarren doa sailkapen nagusian. Azken proba Italian lehiatuko du, Limone Sul Gardan, urriaren 14an.

Gaurko sailkapena: 1. Laura Orgue 2. Sheila Aviles 3. Oihana Azkorbebeitia 4. Hillary Gerardy 5. Maite Maiora

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!