Abadiñon ekoitziriko gazta eta txakolina dastatzeko aukera izango da, 17:30etatik 20:00etara, Matiena plazan, eta umeentzako jolasak ere eskainiko dituzte, bertan. Txapel jaurtiketa txapelketaren seigarren edizioa ere buruko dute, bestalde. Euria egin ezkero frontoian egingo dituzte aipaturiko ekintzak.
Transhumantzia Urkiolara
Baserri Eguneko ekimenei lotuta, iraialaren 24an, ardien transhumantzia egingo dute, Urkiolaraino. Atxartetik abiatuko dira, 10:00etan, eta ardi-mozte erakustaldia eta tailerrak egingo dituzte, 12:30etatik 14:30etara, Urkiolako Santuregian.