“Zelaiak konpondu gabe jarraitzen du, eta bi astetan konponduta ez badago, beste herri batera joan beharko dugu jolastera ”, adierazi dute sare sozialetan zelaiko argazki batekin lagunduta. Abadiñoko Txopoa areto-futbol taldeak bi astetan hasiko du denboraldia, eta zelaiak konpondu gabe jarraitzen baldin badu beste zelai batera joan beharko dutela salatu dute. "Hori guretzat aparteko kostu bat izango da, eta momentu honetan, gastu hori ezin dugu onartu", gaineratu dute.
Horrez gain, "egoera honetan" kiroldegiko erabiltzaileen segurtasuna bermatu gabe dagoela adierazi dute. Bestalde, dagoeneko udaleko langileekin hitz egin dutela jakitera eman dute.