Bizkaitar bakarra arituko da Abadiñon, baina bera da sailkapena eskuratzeko faborito nagusia: Aitzol Atutxa. 29 urteko dimoztarrak Euskadiko hiru txapel daramatza bata bestearen atzetik. Bizkaiko txapela ere bere jabetzan dago 2007az geroztik.
Parte-hartzaileen artean hutsune nabarmen bat egongo da. Bigarren urtez jarraian, Jose Mari Olasagastik ez duela parte hartuko jakinarazi dute antolatzaileek. Ondorioz, bigarren mailara jaitsiko da. Aizkolariek sei enbor ebaki beharko dituzte. 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako bina.